
Bilboko Ambigú tabernak eta Noiz kultur agendak festa musikala ondu dute bihar, ostirala, Bilboko Kafe Antzokian, izan ere, biek ala biek 13 eta 6 urte beteko dituzte aurten, hurrenez hurren. Ekitaldia AmbiNOIZ Space Jaia lelopean egingo da, 21:30etik aurrera.
Bada, antolatzaileek bi kontzertu emanaldia ondu dute: Trepàt andaluziarrak, Kokoshca nafarrak eta Iparraldeko Polygron.
Granadako taldeak pop iluna eta 1980ko hamarkadako new wave-a uztartzen ditu. Antolatzaileen aburuz, “Estatuko panoramako proposamen interesgarrienetarikoa da”. Iaz, El amor está en la tierra lana plazaratu zuten.
Nafarrek, berriz, pop melodietan bustitako garage-rock doinuak jotzen dituzte. Oraintsu single berria argitaratu dute, Corazón caliente / Corazón de hielo (Sonido Muchacho), zeinak atmosfera psikodelikoak haizatzen dituen.
Bi kontzertu horiek amaitu ostean, goiko solairuan, Polygorn kraut taldea arituko da. “Musika hipnotikoa, iluntasunean dantzatzera eramango zaituena, konstelazioaz eta planetez inguratua”.
Iparraldekoak diskoak ere jarriko dituzte, Chavecito de la Cal DJrekin batera.



