IKUS-ENTZUN

“Laburbirak” makina bat herri bisitatuko ditu aurten

Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak 16. edizioa abiatu zuen martxoaren 20an eta, apirilaren 13ra bitarte, Euskal Herrian eta munduan zehar ibiliko da.

Euskaltzaleen Topagunea da entitate antolatzailea eta hala deskribatu du aurtengo proposamena: “Sortzaile gazteen lanak dira aurtengo gehienak eta esperientzia luzeko zuzendarienak beste batzuk. Aurtengo bederatzi film laburretatik zazpi emakumeek zuzendutakoak dira. Denak uztartuta, ordubeteko proiekzioa osotu dugu; kalitatezkoa eta dibertigarria, euskarazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko. Ahalik eta euskaltzale, zinezale, sortzaile, elkartu nahi ditugu Laburbiraren bueltan”.

Hamaseigarren edizioa 9 film laburrekin dator: maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena. Hainbat herritan, film laburrak proiektatzeaz gain, zuzendari batekin solasaldia izango da.

Film laburren zirkuituak 35 bisitatuko ditu aurten, tartean, Bergara, Ermua, Usurbil, Berriozar, Areeta, Sestao, Hernani, Algorta, Dima, Areatza, Orkoien, Valladolid, Azkoitia, Paris, Eraso, Gasteiz, Larraintzar, Biasteri, Zuia, Iruña, Ordizia, edo London.

Emanaldi guztien egutegia hemen duzue ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button