
Abenduaren 31a arte ACT2018an parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Zuen proposamenak nahi dituzte!!!
Datorren urterako proposamenek ezin izango dute 30 minututik gora iraun. Lanok edozein eszena motatan eginak izan daitezke (antzerkia, dantza, keinua, zirkoa, …).
Onuradunek honakoak jaso ditzakete: 2.000 euroko ACT saria hilabeteko egoitza artistiko batekin batera; ACT DURI Saria, Nazioarteko sortzaile berri onenari, Seuleko Duri Dance Theatre-en egitarauan emankizun bat gastu guztiak ordainduta; ACT BAD saria, Bilboko Udalak antolatutako BAD jaialdian. Bidai eta hotel gastuak eta 2000E arteko katxea barne.
Bilbo eta Barakaldon, 2018ko maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitarte ospatuko ACT. Ekimena eszena sortzaile deialdia da, eta horretaz gain Arte Eszenikoen Azoka ere bada 2011az geroztik, Europa guztiko programatzaileak biltzen dituena. Horrexegatik, arte eszenikoetako profesional, eskola eta sortzaile berrien arteko topagunea ere izan nahi du. Formazio munduaren eta artista profesionalen arteko zubia.
Honen gaineko informazio guztia: ACT