MUSIKA

Esperimentaziorako musika

After Cage Esperimentazio Musikalaren Nazioarteko Jaialdiaren hamaikagarren edizioa urriaren 8tik 31ra egingo da Iruñean, eta Mnemósine memoriaren jainkosa greziarra izango da gai nagusia. Gonbidaturiko sortzaileek beren lana erabiliko dute memoria kolektibo hori irudikatzeko eta sorkuntza artistikoa erresistentzia-ekintza eta gizarte-aldaketen bultzatzaile bihurtzeko.

After Cage jaialdiak 15 topaketa artistiko, pedagogiko eta sozialak izango ditu, eta hainbat egoitzatan egingo dira: Nafarroako Museoa, Nafarroako Unibertsitate Museoa, Jorge Oteiza Museo-Fundazioa, Iruñeko Kasino Nagusia eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa, Iruñeko hainbat espazio publiko, hala nola Ziudadela edo Gazteluko Plaza, bai eta bost ikastetxe ere.

After Cage “arte-sorkuntzarako espazio gisa definitzen den jaialdi-laborategia” da. Musika garaikide esperimentala gainerako arteekin hibridatuko da eta izan ere, diziplina anitzeko bokazioa du, musika-jarduerari hainbat adierazpen artistiko gehituko zaizkiolako, “publiko plural eta heterogeneoaren eta abangoardiako arte-egitatearen arteko batasuna sustatzeko”.

Aurtengo ediziora Trio Zukan, Ensemble Percusión Vertixe Sonora, Zaragozako CSMAko Ensemble de Fagotes, Ensemble E7.2 edo Colectivo Cuarto de Tono bezalako interpreteak joango dira. Musikagile handiak ere bai, hala nola, Gabriel Bolaños, Alemany, Pablo Santiago Chin, Eduardo Soutullo, Morais Morgado, Wingel Mendoza, Miguel Ángel Berbis, Nicolás Vérin, Reyes Oteo, Carolina Cereza, Guillermo Cobo, Fran Domínguez, Alberto Bernal, Mateu Malondra, Mikel Chamizo, Eduardo Peña, Juan José Eslava edo Juan Medina. Eta sortzaileen artean Aitziber Urtasun, Azael Ferrer eta Isabel Logroño daude.

Gainera, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Fagot Gelak, Nafarroako Arte Eszenikoen Eskolak, Plaza de la Cruz BHIko arte eszenikoen batxilergoko ikasleek, Pagliacci kolektiboak, Teatro Improvisok eta Joaquín Maya Musika Eskolak hartuko dute parte.

Hemen duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button