ARTEA

Espazioa okupatzen duen soinu-multzoa

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Barriek 2019 programaren barruan Ohiane Iraguenen erakusketa antolatu da Rekalde Aretoan, ekainaren 30era arte.

“Erakusketa hau oso berezia da nondik datozen ez dakigun soinuak biltzen dituelako. Espazioari dagokionez soinu desberdinak dituzten bost kanal, bideo bat eta lau  akusmografía  (soinuaren paper gaineko transkripzio abstraktuak direnak, marrazki-partitura antzekoak) daude. Emaitza espazioa okupatzen duen soinu-multzoa da, non  ikusleak bere burua audizio-maiztasun batzuetan murgilduta sentitzen duen. (…) Soinu guztiek espazio bat okupatzen dute  eta artistak espazioa soinuarekin okupatzeko ahalegina egiten du ikusleak ibilbide batzuk egin eta soinu desberdinak entzun ditzan”.

Ohiane Iraguen doktorea da Arte Ederretan Euskal Herriko Unibertsitatean, Arte eta Teknologia Departamentuan. Azken urte hauetan bere ikerkuntzaren ardatza soinua izan da eta, batez ere soinua arraro edo arrotz bihurtzeko prozesu teknologikoak. Azterlan horien emaitza oraintsu argitaratu den tesi interesgarrian jaso du, Acusmática y blackboxing titulua duena. Lan horretan entzungarria den espektroaren, ikusmenaren alderdiaren  eta ezezagunaren arteko elkar eragiketa aztertzen du.

Oihane Iraguenek azaltzen duenaren arabera  “Alderdi bisuala ezabatzen duten soinu-praktikak interesatzen zaizkit, horrela irudi mentalak sortuz. Arraroak, bakarrak, konpartituak… desbideratuak, estuak. Zuk entzuten duzuna, nik entzuten dudana, elkar entzutea, entzute introspektiboa, soinuaren atzean soinua bilatzea. Entzutea norberaren barruko  ekintza da, soinuaren eta zentzumenaren borroka-esparrua. Zentzumenetik, ikusten denetik, logikaren mugetatik   aparte, zarata bat… Zurrumurru bat…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button