ARTEA

Espainiako artearen historia berriko adierazleak

Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoan, apirilaren 11ra bitarte, 80ko hamarkadako Espainiako pintura eta obra grafikoa erakusketa paratu dute. Bertan,  XX. mendeko azken bi hamarkadetako eta XXI. mendeko lehen hamarkadetako erreferentzia markatuko zuen eklosio sortzailearen etapa bateko 42 artista garrantzitsuenen lanak erakusten dira. Ekimena Emilio Pi eta Helena Fernandinok uztailean Iruñeko Udalari egindako obra grafiko originaleko bildumaren dohaintzari esker egin da, bai eta baita Jaime Sordoren lankidetzari esker ere, Los Bragales bildumako 20 pinturako sorta utzi baitu.

Hortaz, erakusketak ibilbide panoramikoa proposatzen du garai sortzaile horretako erreferentziako 42 egileren obraren bidez. Artistok Espainia osotik datoz eta belaunaldi desberdinetakoak dira, gehienak 40 eta 50eko hamarkadetan jaioak, tartean, Tàpies eta Rafòls-Casamada edo Anton Patiño eta Miquel Barceló.  Guztiak Espainiako artearen historia berriko adierazleak dira.

Erakusketak atzera-begirako bat proposatzen du 80ko hamarkadako Espainiako arte plastikoan barna, izan ere, “etapa horri egungo zenbait berrikuspenetan gogobetetasunaren urteak deitu diote, jakin-min demokratikoko testuinguru politikoak, munduari irekitzekoak eraginda, zeina 1985an, Europar Batasunari Atxikitzeko Itunaren sinaduraz berretsi baitzen, eta, batez ere, 80ko hamarkadan hasi eta 2008ko krisiaren ondorioz krak egin zuen euforia ekonomikoaren testuinguruak eraginda. Inguruabar horiek guztiek eragin biderkatzailea izan zuten arte-esparruan, garapen ikaragarri bat sortuz, eta horrek lagundu zuen Espainian arte garaikideko merkatuaren hazkundean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button