ARTEA

18 pictures and 18 stories

Bulegoa aretoak, urriaren 4an (ostirala), 18 pictures and 18 stories / 18 argazki eta 18 istorio argitalpenaren aurkezpena egingo du Londresen, Tate Modern galerian. Proiektu hau Isidoro Valcárcel Medinaren Performance in Resistance sailari lotuta dago eta Bulegoa z/b ekimenak sortu du Hormaren kontrako ekoizpenak sailaren barruan.

Hau, Isidoro Valcárcel Medina eta Amsterdameko If I Can’t Dance I Don’t Want To Be Part of Your Revolution plataformarekin izandako lankidetza-proiektuari esker gauzatuko da.
Bulegoa z/b ekimenak eta If I Can’t Dance plataformak liburua aurkeztu ondoren, artistak Ser traducido (Itzulia izatea) hitzaldia irakurriko du. Gero, Valcárcel Medina solasean arituko da Esther Ferrer eta Dora Garcíarekin artistekin.

Argitalpena Londresen aurkeztearekin bat, Bulegoa z/b ekimenak eta If I Can’t Dance plataformak bi tailer egingo dituzte hiri horretan Goldsmisths Collegeko MFA Curating programa barruan, eta Open School East-en, urriaren 2 eta 3an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button