BERTSOTAN

Esnatzear da saguzarra

Bai, hala da. Esnatzear da saguzarra, hil honetan hasiko delako Eskolartekoa. Ekainaren 8an egingo da Euskal Herriko Eskolartekoaren jaia, Saran. Han elkartuko dira aurretik lurraldez lurralde egindako eskolartekoetan aritu diren parte hartzaileak; kasu gehienetan, probintzia bakoitzeko bina ordezkari.

Baina data hori heldu baino lehen, lehenengo zita Gipuzkoan izango da otsailaren 15ean. Bertan 23 parte hartzaile bilduko dira, eta bi hilabetetan zenbait saio eginda, jai giroan amaituko da Lasturren, apirilaren 5ean. Egun berean egingo da Eskolartekoa Nafarroan; Arantzan elkartuko dira bertsozale gazteak.
Eskolartekoa Araban, Bizkaian eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan gauzatuko da maiatzean. Araban bi egun hartu ohi dira, adin ezberdinetako gazteentzat: nerabeek maiatzaren 11n ospatuko dute Eskolarteko jaia, Legution, Bertsoa Bizi Gazte Egunarekin batera. Gazteagoentzako maiatzaren 25ean izango da festa.

Etorkizuneko bertsolariak eta bertsozaleak trebatzeko plaza eskaintzen du saguzarrak. Orain, oinak buruan ipini, eta hegan!

Eskolartekoak izango duen egutegia www.bertsozale.eus eta www.ikastola.eus webguneetan kontsultatu ahal da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button