ARTEA

“Mugimendu Artistikoak: Artea eta Feminismoa”, Gasteizko Montehermoso Kulturunean

Irailaren 4ra arte, Mugimendu artistikoak: Artea eta Feminismoa izenburuko dokumentazio-erakusketa ikus eta kontsultatu daiteke Gasteizko Montehermoso Kulturunean. Erakusketa Erreferentziak zikloaren baitan ondu da, zeinak bi xede dituen: “alde batetik, zentroan dauden dokumentu funtsen berri ematea (bibliografikoak, soinuzkoak edota ikus-entzunezkoak); eta bestetik, azken urteetako arte jarduera nagusien bilakaera erakustea”.

Erreferentziak zikloaren laugarren edizio honetan, antolatzaileek teoria feministen eta artearen arteko lotura jorratu dute. “Mendebaldeko artean eta ikonografian emakumeak zuen irudikapenaren kritika gisa hasi zen, hirurogeita hamarreko hamarkadako emakumeen mugimenduarekin batera, artearen teoria feminista deitzen dena, eta, gero, hainbat proposamen artistiko zabaldu ziren”.

Horretarako funts bibliografikoak (liburu, aldizkari, katalogo eta artikuluak) eta artearen teoria feministak bildu dituzte. Dokumentazio horrekin batera, ikus-entzunezkoak ere jarri dituzte, erakusketa osatzeko asmoz. 

Informazio gehiago: montehermoso.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button