
Ostiralean, abenduak 27, Eskura bideo-saioa egingo dute Zumaiako K2 tabernan; bertan, bederatzi sortzaileren bideo-sormen lanak ikusi ahalko dira. Emanaldia, 21:30ean hasiko da.
Ondoko artistek parte hartuko dute: Julen Agirre Egibar (RDLS, 2012); Jon Mantxi (Gora Japon 2012-11-24 BRC Festival); David Martínez Suárez (Nalón, 2007); Dani LLaria (Musta Props video, 2013): Koldo Almandoz (Bander, 2013); Itziar Okariz (2013); Marion Cruza Le Bihan (Dour Traezh ha Blev, 2010-2013); Manu Uranga (Way Jambu, 2011); eta, amaitzeko Iñigo gartxi (BigboyHausnarketaErrusia, 2014).



