IKUS-ENTZUN

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean larunbatean hasiko da

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. Astea bihar, urriak 31, hasiko da, eta azaroaren 6ra arte, 50 lanetik gora pantailaratuko dira.

Aurten, nobedade gisa, dokumental faltsuak aurkeztuko dira, tartean, The Blair Witch Project (Daniel Myrick eta Eduardo Sanchez, 1999) eta REC (Jaume Balaguero eta Paco Plaza, 2007).

Sail Ofizialean 23 film lehiatuko dira, hainbat jatorritakoak. Sail Ofizialean, baina lehiaketaz kanpo, Euskal Herriko bi ekoizpenak eskainiko dituzte: Katihotsak egitasmoak abian jarritako Euskal Herriaren ABDak film kolektiboa, eta Rubén Sainzek Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari buruz osatutako La Semana (The Movie) dokumentala.

Horrekin batera, film laburrak hiru sailetan banatu dituzte: nazioarteko lanak, animaziozko film laburrak eta Espainiakoak. 14 film labur eta animaziozko bederatzi ere lehiatuko dira.

Horretaz gainera, Wes Craven zinegilearen The Hills Have Eyes (1977) terrorezko klasikoari ere omenaldia egingo zaio. Jaialdiarean arabera, “(..)Romero, Hopper edo Carpenter-ek lehen pausoak ematen zuten eta pantailak aurretik inoiz ikusi ez ziren irudiz betetzen ziren beldurrezko zinema estatubatuarraren urrezko aroan murgilduta, Wes Craven-ek amesgaizto hau zuzendu zuen, bost urte lehenago The Last House on the Left (1972) izeneko bere lehen lanarekin jendea harritu ondoren”.

Umeentzako bi saio ere izango dira, Errusiako The Snow Queen (Snezhnaya Koroleva, 2012) errusiarra, eta Belgikako Luke eta Lucy (Suske en Wiske: De Texas rakkers, 2009).

Antzoki Zaharran eta Victoria Eugenia Antzokian, Aieten eta Okendon egingo dira ekitaldiak.

Informazio gehiago: donostiakultura.com.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button