
Donostiako Dabadaba aretoak iragarri du Gun Club, Nick Cave en todas sus variantes, Swans, Nikki Sudden, Killing Joke, Beasts of Bourbon, Iceage eta The Men taldeen zaleek ezinbesteko hitzordua dutela gaur, 20:30ean, Danimarkako The Love Coffin taldearekin. “Gaur Dabadabatik egungo talde daniar onena pasatuko da”.
Dabadabaren arabera, The Love Coffin erromantiko berrien itxura duten bost rock’n’roll zale gazte dira, eta haien kantuak arretaz entzunez gero, Gun Club, Birthday Party eta Scientists banden oihartzunak datozkizu burura.
Hori dela eta, Donostiako aretoko kideek The Drones talde australiarra ere aipatu dute The Love Coffin taldeaz hitz egiterakoan: “intentsitate purua eta hormaren kontrako burukadak. Gitarra akustikoak zikinkeria eta distortsio zingiratsuaren gainetik”.
Danimarkako talde onena dela esan dute adituek. Duela bi urte, iraupen luzeko estreinako diskoa argitaratu zuten, Veranda, eta iaz, Buffalo Thunder EPa.
Informazio gehiago: dabadabass.com.



