IKUS-ENTZUN

Zinegoak zine-jaialdia, Leioan

Hegoak Elkartearekin lankidetzan, Leioako Udalak Bilboko gay/lesbo/trans 11. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen 11. jaialdiko filmak proiektatuko ditu Kultur Leioako Auditoriumean, gaur, urtarrilak 29, eta bihar, urtarrilak 30. Film luzeak, laburrak eta dokumentalak proiektatuko dira.

Filmok beste herri batzuetan ere aurkeztuko dira, Zinegoak hedapena izenburupean: Getxo, Sopela, Durango, Errenteria, Basauri, Donostia, Sestao, Portugalete, Igorre eta Hernanin.

Ostegunean, ondoko filmak proiektatuko dira:F to 7th (dokumentala laburra); Spooners (film laburra); Dating Sucks: A Genderqueer Misadventure (Animaziozko lan laburra); eta Le Retour (film laburra).

Bihar, berriz, film luze bat ikusi ahalko da: Todo el mundo tiene a alguien menos yo; film hori ingelesezko azpitituluekin proiektatuko da, eta gainerakoak, berriz, gaztelaniazkoekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button