BERTSOTAN

Getxoko Bertsolari Gaztetxoen Eguna

Maiatzaren 16an Getxoko Bertsolari Gaztetxoen Eguna ospatuko dute herri hlorretan. Ekitaldi hau Algortako Bertsolari Eskolak antolatzen du Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz. Egun horretan, gainera, Balendin Txiki V. bertso paper lehiaketaren sariak banatuko dituzte.
Ekimena, goizeko 10:00etan hasiko da Beñat Vidal eta Nahikari Ayo aurkezleen eskutik. Honen ondoren, ikasleen saioa (geletan prestatutako bertsoak) eta Bertso-jolasak (bertsolariekin) etorriko dira.
Amaitzeko bertso-saioa ere egongo da Arrate Illaro, Onintza Enbeita eta Ander Solozabal bertsolariekin, eta jaialdiari bukaera emateko bertso-paperak irakurriko dira.

Balendin Txiki V. Bertso-paper lehiaketako sari banaketa ere egingo da tarte batean. Aurreko hiru edizioetan, 300dik gora bertso jaso ziren. Parte-hartzaileak Getxoko eskola eta ikastoletako ikasleak dira, bertsolaritza hezkuntza arautuaren barruan lantzen dutenak.
Eskolarteko Txapelketan egiten den bezala, gai bat dago: zer eskatuko zenioke zure herriko alkateari? Zortziko txiki batekin erantzun beharko diote eta gainera eskatzen duten horren irudia egin beharko dute.

Getxoko lehen hirurak sarituko dituzte eta eskola bakoitzeko bi onenak ere bai.
Parte hartuko duten eskola eta ikastolak honakoak izango dira: Andra Mari, Geroa, Gobela, Romo, San Nikolas, Zabala eta Zubileta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button