ARTEA

Euskal Herriko hilarriei buruzko erakusketa paratu dute Elorrion

Elorrioko Iturri Kultur Etxean Euskal Herriko hilarriak izeneko argazki erakusketa ikus daiteke maiatzaren 20ra bitarte; Pedro Zarrabeitia Miñaurrek idatziriko Estelas Discoidales de Euskal Herria liburuan du ardatz.

Pedro Zarrabeitia Miñaurrek makina bat urte eman ditu hilarriak aztertzen. Hala, 4.500 argazki bildu eta gero, sinbologiaren ikerketari ekin zion. Erakusketan sinbologia hori eta hilarrien balio artistiko eta kulturala jasotzen dira.

Erakusketaren oharrean jasotzen denez, “aditu gehienen iritziz, disko-formako hilarria hilobi-monumentua da, gure Aroa baino lehenagoko, antzinako, errituei loturikoa. Baina, ez dira ados jartzen horien forma interpretatzeko orduan. Horren inguruan hainbat teoria daude. Eguzki-sinboloaren, irudikapen antropomorfikoaren eta oroitzapenezko artearen inguruko hipotesiak ez dira frogatu, baina baliagarriak dira horiek ezagutzeko eta ulertzeko”.

Pedro Zarrabeitia Miñaurre Industria Ingeniaritzan doktorea da. Azken urteetan, Euskal Herriko hilarriak bilatzen eta aztertzen aritu da. Nazioarteko Federazioaren Argazkigintzako Artista titulua jaso zuen 1987an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button