ESZENA

Leioako Kaleko Artisten Azoka sormenarekin bat

Leioako Kaleko Artisten Azokaren helburuetako bat sormen artistikoa bultzatzea da kalea erabiltzen duten adierazpen guztietan. Hau dela eta, konpainia ezberdinekin elkarlanean aritu da, bai Euskadin, bai Estatuan, eta horiek babestu ditu kaleko emankizun berrien ekoizpenean.

 

Horrexegatik, Umore Azokak bere hamabigarren edizioan estreinatuko diren lau ikuskizunen ekoizpenean lagunduko du.

 

2011ko edizioan, konpainia hauek izan dira lagunduta: Deabru Beltzak (Euskadi) The Wolves lanarekin. Musika emankizun ibiltaria da, artikulatutako txotxongilo handi eta sofistikatuekin, eta efektu berezi ugariekin.

 

Kukai Dantza Konpania (Euskadi) Karrikan lanarekin. Kukai Dantza Konpainiarentzat emankizun hau aberasgarria den proiektu bat da. Damian Muñoz, Virginia Garcia, Iker Gomez eta Pantxika Telleria koreografoen lana da, eta emaitza modura oso kolore anitz eta ezberdinez zipriztindutako proposamen bat sortu da.

 

Destroy Producciones-Alicia Soto-Hojarasca Danza (Gaztela eta Leon) La Petite Voiture lanarekin. Propultsio erabat ekologikoko ibilgailu beltz txiki eta bitxia da protagonista. Mundu itxi bat, mugikorra, hiri batetik mugitzen dena, mugimendu horiek aurreikusterik gabe.

 

Eta azkenik, Markeliñe (Euskadi) Anomalía Magnética lanarekin. Gaueko proposamena, ia testurik gabekoa da, ikusmenerako egina batez ere. Olerki dosi handia du, eta gizarte salaketaren eta gizakiak boterearen aurrean egiten duen aldarrikapenaren artean kokatzen den mezua.

 

Lankidetza horiek, halaber, geroz eta sendoagoa den azoka batean beren emankizunak estreinatzeko konpainiek duten interesaren berri ematen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button