ESZENA

Parasite Kolektiboaren “Hautsa” lana Baionan

Euskal kultur Erakundeak sustatzen duen Hogei’ta ekimenaren barruan, 2012an eta 2013an sarituak izan diren bi sorkuntza estreinatuko dira hil honetan. Parasite Kolektiboaren Hautsa antzerki-lana Baionan ikusiko da azaroaren 5ean, eta Txomin Ugartemendia, Moï Moï eta Baxter & Rojos kolektiboen Lloba ikuskizuna Biarritzen, azaroaren 22an.

Parasite Kolektiboak, Unai eta Garaziren ibilbidea erakusten du. Hannah Frances Whelan artista ingelesak horrela lotu ditu bere bikotekidea eta horren arreba, Unai eta Garazi Lopez de Armentia, antzezlea eta dantzaria, Hautsa pieza sortzeko. “Jakin nahi nuen ezagun-ezarekiko zer harreman zuten, ulertzen ez zituzten gauzak, haur zirenean, nerabe, baita heldu zirenean”. Hamabi urteko abentura artistikoaren ondotik, Unai berriz dator etxera, Gasteizko hirira, baina ez du sei urte gazteagoa den arreba apenas ezagutzen. Publikoak beren istorioa ezagutuko du, eta horren bitartez euskal jendartearen bilakaera.

Lloba ikuskizun bat baino gehiago da: zinezko euskal kulturaren sorkuntza eta berrinterpretazio laborategia da, eta bertan, egungo musikak, dantzak, marrazkiak, aitzinako bideo eta beste teknologiak uztartuko dira. Hiru ardatz hauek (musika, dantza eta bideoa) bat egiten dute Lloba deitutako pertsonaiak heldutasunera iragaiteko garaia bizitzerakoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button