ESZENA

Erronkari aldean, “Baratxinto Fest” asteburu honetan

Erronkariko Udalak eta Goitibera Teatro konpainiak antolatutako Baratxinto Fest Arteen Jaialdiaren laugarren edizioa Erronkari, Burgi eta Uztarrotzen egingo da ekainaren 21etik 23ra bitartean. Programazioak lau ikuskizun eder eskainiko ditu, bai eta dantza bertikaleko tailer bat eta Güarimba taldearen kontzertu bat ere.

Ostiralean abiatuko da jaialdia, 19:00etan egingo den bertso saio betekin, eta horren ostean, Osete Delirios taldeak Armando Delirios izeneko pieza egingo du.
Larunbatean, hilak 22, dantza bertikaleko tailer bat egingo da Erronkariko frontoian, La Glo Circoren eskutik. Eguerdian bisita gidatu bat izango da Iñaki Rifaterra artistak egindako esku-hartze artistikoa ikusteko; bertan Erronkariko euskaraz idatzitako esaldi eta testu laburrak nahasten dira.
Bazkari herrikoiaren ostean, Suargi tabernan, Güarimba talde nafarraren Derivas tropicales kontzertua izango da. La Glo Circo konpainia bizkaitarrak itxiko du larunbateko egitaraua, Ensueño dantza bertikaleko ikuskizunarekin.
Igandean, hilak 23, Maite Guevara konpainiaren emanaldia izango da Uztarrozeko plazan, eguerdian, ¡Qué buen día! clown ikuskizunarekin, eta Zirko Txoskok arratsaldean Burgiko plazan beste emanaldi bat eskainiko du: Forzudos zirko-clown ikuskizuna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button