ESZENA

“Bilboko Zirkuitua” ekimenaren martxoko ikusgarriak

Bilboko Zirkuituaren edizio berriak Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako udaltegietara eta Solokoetxeko institutura eramango ditu antzezlanak eta dantzak. Guztira 10 konpainia bizkaitarren 17 emanaldi programatu dira.

Urtarrilean hasi zen eta maiatzaren 12ra arte luzatuko da jaialdia, non Goi Dance Project, 29 Producciones, Cuatro Cajas, Luciérnagas Voladoras, Hamaika Teatro, Alopargo, Jyt Kreaktibos – T.A.B.Ú, Las Paralelas eta Ibilka Teatro taldeek parte hartuko duten.

Gaur berton, martxoak 10 eta Basurto Udaltegian, 19:00etan hasita Luciernagas Voladoras  taldeak Torre de Brujas pieza egingo du. Martxoaren 17an, Errekalde Udaltegian, Goi Dance Project taldeak Kpop Covers Compilation oholtzaratuko du. Koreako pop kulturako zenbait kantaren bilduma aurkeztuko ditu, Goi dantza-taldeko dantzariekin batera.
Martxoaren 24an, Begoña Institutoan, Hamaika Teatrok La Sirena Barada egingo du, eta azkenik, martxoaren 31n, San Frantzizko Udaltegian, Las Paralelas taldeak Miss Spain lana egingo du euskaraz.

Horiez gain, zirkuituak irauten duen bitartean, 29 Producciones taldeak Peter Pan: Hasta Siempre Jamás antzezlana antzeztuko du. 29 producciones antzerki- eta zinema-konpainia bat da, Ainize Basalok eta Aitor Martinek sortua, eta gai sozialak jorratzen dituzte.
Ibilka Teatrok Hoy no salgo antzeztuko du. Eta azkenik, JYT Kreaktibos -T.A.B.Ú. konpainiak eta A morir por la silla de ruedas – ¿A que no S.O.S capaz? emankizuna aipatu behar da, antzerki inklusiboko taldea baita.

Egunez eguneko programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button