LITERATURA

Maialen Berasategik “Eskuan beti zerbait” poemategia argitaratu du

Maialen Berasategik DK Poesia Lehiaketaren 4. edizioa irabazi zuen Eskuan beti zerbait (Balea zuria) lanarekin. Atzo, Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan lan horren aurkezpena egin zuten. Hau du berak idatzitako lehen literatur lana.

Maialen Berasategik (Gasteiz, 1989) itzulpengintza eta interpretazioa ikasi zuen, eta gaur egun Berria egunkariko euskara taldean dabil lanean. Zutabegile aritua da prentsan eta irratian, eta zenbait liburu euskaratu ditu, tartean Rebecca Westen Soldaduaren itzulera (Erein, Igela) eta Adrienne Richen poema antologia bat (Munduko Poesia Kaierak, Susa).

Bere lana DK Poesia Sariaren eskutik etorri zaio. Lehiaketa hori 35 urtetik beherako gazteei zuzendua dago, eta dagoeneko hasi da fruituak ematen eta ahots berri eta interesgarriak plazaratzen. Ahots horietako bat da Maialen Berasategi. Indartsu dator gasteiztarra, lirika landu eta aldarrikatzaile baten eskutik. Irudimentsu eta iradokitzaile, emakumetasunari eta feminismoari buruzko begirada fresko eta berritzailea dakar. Eta hori guztia adierazkortasunerako gaitasun handiarekin eta hizkuntza zehatz eta aberatsarekin.

“Begiak ezin altxa eman dituzun garaietan
ez bazeunde legez, normal deritzozu
eskuan beti zerbait eduki behar gorriari
urrutiko agintea, dutxa-sagarra, labana bat
zeozer pisuduna, ez pisutsuaç
erorita ere istripu huts izango dena eta ezç
zanpamendu erabatekoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button