ESZENA

Erriberriko Antzerki Jaialdiak diziplina anitzeko programazioa ondu du

Erriberriko Antzerki Jaialdiak diziplina anitzeko programazioa aurkeztu du, Nafarroako konpainiei protagonismoa emateko xedez.

Uztailaren 17tik abuztuaren 2ra egingo dira ekitaldi guztiak Espainiako poesiatik Europako antzerki garaikidera goiburupean, eta proposamenen kalitateak, osasun segurtasuna bermatzeko neurriek eta Foru Erkidegoko antzerki sektoreari emandako babesak markatutako dute aurtengo jaialdia.

Erriberriko Antzerki Jaialdiaren aurtengo ekitaldia diziplina anitzekoa izango da, eta bere baitan musika, dantza edota zirkua bilduko dira. Bertan ere espainiar klasikoak, Europako autore garaikideekin batera uztartuko dira, “nazio mailako gaur egungo konpainia hoberenetako batzuen eskutik”.
Nafar antzerkiak leku garrantzitsua beteko du, eta jaialdiaren historian, Erkidegoko proposamen gehien bilduko dituena izango da aurtengo edizioa.
Guztira, bederatzi konpainiek hamalau emanaldi eskainiko dituzte: bost La Cavan taularatuko dira, lau Testu Poetikoen zikloan eta beste bat egonaldia/laborategian garatuko da.

Hasierako egunean, Mielotxin, Lauarin Dantzaria, eta Hutsun Txalapartarien eskutik artearekiko, lurrarekiko eta bizitzarekiko konpromisoz betetako ikuskizun musikal, bisual eta indartsua ikusteko parada egongo da.

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button