IKUS-ENTZUN

“Il Capitale Umano”, FAS zineklubean

Bilboko FAS zineklubak Il Capitale Umano (Paolo Virzì, 2014, Italia) filma pantailaratuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Filma Stephen Amidon idazlearen Human capital nobelaren egokitzapen librean oinarritua dago.

FASen arabera, filmak hauxe kontatzen du: “2010eko Gabon gaua da, kotxe batek txirrindulari baten kontra talka egin eta alde egiten du zauritua bertan utzita”.

Tragedia horren bidez, zinegile italiarrak egungo gizarteari kritika zorrotza egingo dio. “Pertsonai desberdinen erreakzio anitzen behaketa fina egin ondoren, gizakion balore moral eta etikoen irudikapena eta disekzioa gordintasun guztiarekin aurkezten du”.

Horretarako, Paolo Virzì zuzendariak lau ataletan banatuko du pelikula, horietako bakoitzean errealitate desberdinak islatzeko asmoz. “Lauak ondo antolaturik daude, Virzi-k nahi duen tokira ikuslea eramateko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button