ESZENA

Lasala konpainia, 10 urte munduan dantzan

Lasala dantza-konpainiak bere 10. urteurrena ospatuko du larunbatean Berrizen, eta datorfren astean Zornotzan, Euskadiko Dantza Zirkuituaren programazioaren barruan.

Hala, azaroaren 18an, Berrizko Kultur Etxean izango da Judith Argomanizek zuzendutako dantza garaikideko Lasala konpainia sorreraren 10. urteurrena ospatzeko.
“Hasiera-hasieratik, etengabe ikertzen aritu da taldea, hizkuntza fisikoa eta egungo estetika sortzeko, taldearen kezkak aintzat hartu eta islatu nahian betiere. Ibilbide bizia eta aberasgarria izan du, inolaz ere, eta, horri esker, lengoaia koreografiko sendoa lortu du, konpainiaren zigilu ukaezina. Bere lanen bidez ikus daiteke Lasalaren bilakaera. Ikuskizun honetan taldearen piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, eta hasieratik gaur egunera arteko bidaia izango da publikoarentzat.”

Datorren azaroaren 24an, ostiralez, Zornotzara helduko Lasalaren pieza berria: Shine.
Shine pieza berri honen bidez konpainiak bizi garen garaietako askatasunaren kontzepzioaren inguruan hausnartzeko gonbitea luzatu nahi dio publikoari. “Arrakastaren eta gorputzaren martirioaren ideia agertzen da obran, gaur egungo gizartea aztertzen. Lana oihu desesperatu bat da, gorputzaren objetualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epe laburreko mendekotasuna eta ihesaren etengabeko bilaketa jorratzen dituena. Pieza, dantzaren kodeetan, spoken-word-ean, soinuan eta eszenaratze baten distiran oinarritutako esperientzia da. Eszenaratze horretan, zortzi interpreteren gorputzek gizarte/linbo horren distirak eta ispiluak islatzen dituzte, nortasuna definitzea da helburua. Lanak gure espiritualtasunaren definizioa bezalako gaiak jorratzen ditu, orain arteko irizpenen arabera.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button