IKUS-ENTZUN

Abenduan Film Laburren Lehiaketa, Orozkon

Supelaur Kultur Elkarteak eta Orozkoko Udalak antolatu dute bertako Film Laburren Lehiaketaren 6. edizioa. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 26an amaituko da. Eta abenduaren 3 eta 4an rallya egingo dute.

Film Laburren Lehiaketaren 6. edizioan parte hartu nahi dutenek Supelaur.kt@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte bideoak, azaroaren 26a baino lehen. Lanek, gehienez, 10 minutuko iraupena edukiko dute, eta euskaraz edo azpititulatuak izan beharko dira bertan. Lan onenak 250€-ko saria jasoko du eta beste 250€ banatuko zaizkio publikoak bozkatutako film onenari.

Beste aldetik, abenduaren 3an, ostiralean, hasiko da rally ekimena eta parte hartzaileek 17:00etan eman beharko dute izena Supelaur Kultur Elkartean. Hurrengo eguneko 17:00ak arte talde guztiek astia izango dute lanak grabatu, muntatu eta entregatzeko.
Egin beharreko lanek 3 minutuko iraupena izan beharko dute gehienez, eta euskaraz errodatuak edota azpititulatuta egon beharko dira. Lan guztiak ikusi eta baloratu ostean, 250€-ko ordainsaria jasoko du irabazleak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button