MUSIKA

“Miramongo Matinéeak” zikloaren programazioa

Judith Jaureguiren piano bakarlariak, Ainara Ortega eta Iñaki Salvadoren jazzak, Leioa Kantika Koralaren abesbatzarako musika garaikideak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek osatutako taldeek emango dituzten ganbera-kontzertuek, osatzen dute Miramongo Matinéeak zikloaren  2017/2018 denboraldia.

Miramongo Matinéen 2017/2018 denboraldia irailaren 30ean abiatuko da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan. Bertan arituko diren interpreteen artean, aipagarriak dira ibilbide nabarmena egina duen Judith Jauregui donostiar pianista. Zikloan X izeneko bere azken diskoko lanak aurkeztuko ditu. Eta, halaber, Ainara Ortega eta Iñaki Salvador bikotea, eta Leioa Kantika Korala haurren abesbatza bizkaitarra, hilaren 30ean, egile euskaldunen zein Rautavaara bezalako abesbatza-musikako klasikoen lanek osatutako errepertorio garaikidea hizpide hartuta, denboraldia irekiko duena.

Bestelako hitzorduak honakoak izango dira: Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek Stravinskiren Soldadu baten istorioa joko dute;  Mozarten lan baten transkripzioaren estreinaldia egingo da; eta haize- zein hari-talde txikiek Joaquín Turina eta Johannes Brahms edo Philipp Glass eta Dmitri Xostakovitx konpositoreen lanak joko dituzte, eta abar.

Kontzertuak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren webgunean duzue informazio gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button