
Mugarik Gabe erakundean Indarkeria matxisten aurka, zinema emanaldia izeneko zikloa abiatuko du gaurtik hilaren 30era bitartean. Ekimena Bilbo (Golem-Alhondiga zinemak), Gasteiz (Guridi zinemak) eta Donostian (Ocien La Bretxa zinemak) egingo dute.
Gasteizen eta Bilbon dagoeneko inauguratu dute egitaraua zenbait hitzaldi direla medio, eta gaur Donostian egingo dute: Nuria Varela idazle eta kazetariak hitzaldia eskainiko du, eta 19:30ean Higa antzerki konpainiak Espazio Hutsak obra antzeztuko du. Etzi, gainera, Bilbon eta Gasteizen jai giroan ospatuko dute ekimena, kalejirekin, musikarekin, eta ipuin kontalariekin, besteak beste.
Zine zikloaren egitarauari dagokionez, astelehenean, hilak 28, lau film ikusi ahal izango dira hiru hirietan: El cuerpo de las mujeres (Italia); Muestras luchas contra la violencia de genero (Chiapas, Mexiko); Pantojismo (Bartzelona); eta Martxan. En movimiento (Euskal Herria).
Asteartean, berriz, beste lau film proiektatuko dituzte: ¿Por qué son importantes las mujeres? (Mexiko); Propiedad privada (Espainia); 20 años (Espainia); eta Hechos son amores (Espainia).
Azken jardunaldian, hilak 30, bi lan ikusi ahal izango dira: Una de tantas (El Salvador), eta Nagore (Iruñea).
Egitarauaren xehetasun guztiak hemen jasotzen dira.