ESZENA

Oihanederrek eskaintza kultural ugari osatu du urte berriarekin batera

Oihaneder Euskararen Etxeak urte berrirako programazioa prest dauka, eta kontzertuak, ikastaroak, erakusketak, lehiaketak, aurkezpenak, ikuskizunak, filmak eta deialdiak izango dira egitarauaren ardatzak. Urtarrileko bigarren astean emango zaio hasiera denboraldi berri honi.

Hala, urtarrilaren 10etik aurrera eta martxoaren 31ra arte, mota askotako jarduerak antolatuko dira. Kontzertuei dagokionean Antuxuna ta Patx, Sara Azurza eta Mila modu (Eskilarapeko soinuak) arituko dira.
Taulara lehiaketaren antzezlan irabazleen aurkezpenaz gain, bestelako ikuskizunak ere programatu dira, tartean, Komunetik (Hatz(a)marka kolektiboa), Kantatu, maitatu eta zalantza (Anari Alberdi eta Iñigo Astiz), Euskal literaturaren historia sobrenatural bat (Irati Jimenez) eta Tribiz, baserri galdue (Jon Ander Urresti).

Nortasuna + euskal keramikagile garaikideak elkartearen erakusketa, euskara eta euskal identitatea oinarri dituena ere bidean jarriko da.

Ikus-entzunezkoaren atalean, Happy end, Gosetiak eta Emakumea filmez gain, Dardara, Stop-Zemlia eta Urak aske izeneko dokumentalak ere pantailaratuko dira.

Aipatu behar da Oihanederren webgunea izango dela eguneratuta egongo dena behin betiko informazioarekin, gaur egun bizi dugun egoerak sortzen dituen azken orduko egokitzapenak bertan eguneratuko dira honenbestez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button