IKUS-ENTZUN

Ura, olatuak, itsasoa eta surfa

Surfilm Festibal jaialdiak ur, olatu, itsaso eta surfaren magia eta filosofia barnebiltzen ditu. Aurten, Donostiako jaialdiak 10 urte beteko ditu eta horrexegatik surf munduari dagozkion film ederrenez gain musika, erakusketak eta lantegiak aurreikusi dira egitarauaren barruan. 

Ekainaren 6tik 10era proiekzio guztiak emango dira Antzoki Zaharrean, baina hala eta guztiz ere, festibala gaur bertan hasiko da Skateistan. Lau gurpil eta ohol bat Kabulen izeneko lanarekin. Euskaraz azpidatzitako proiekzioa izango da eta Trueba zinema aretoan pantailaratuko dute 22:00etan.
Dena dela, ekainaren 4tik 10era bitartean, Surfilm Festibal jaialdiaren klimaxa  izango da. Egun horietan, surfa ardatz duen zinema, musika eta bestelako kontuak nahasten dituen festibal honek hamargarren edizioa ospatuko du aurten.






Musikari dagokionez, ekainaren 9rako hainbat kontzertu antolatu dituzte: besteak beste, Gora Gora Kids, Las Kellies eta Joe Crepuscrulo.

Surfa gustuko baduzue horra hor gozatzeko aukera.
Hemen begiratu egitarau osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button