IKUS-ENTZUN

Errenteria Film Laburren jaialdia

Aurtengo Errenteria Film Laburren jaialdiak 25 urte beteko ditu, eta aurreko urteetan bezala aurten ere herritarrengan zine zaletasuna sustatuko du ekimenak, makina bat emanaldiren bidez.

Urte honetako jaialdi berezia azaroaren 26tik 29ra ospatuko da, ostegunetik larunbatera, eta emango diren proiekzio guztiak Niessen zinematan izango dira. Azken egunean, bi hitzordu antolatu dira, jaialdiaren 25 urteetan saritutakoen film labur onenen emanaldia eta sari banaketa ekitaldia.

Diogun bezala XXV. Errenteria Film Laburren Jaialdiaren inaugurazioa 24an egin bazen ere, Jose Luis Rebordinosen aurkezpenarekin, bihar, azaroaren 26an izango da lehen proiekzio potoloa.

Egun guzietako proiekzioetako filmen gaineko xehetasunak eta bestelako jakingarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button