LITERATURA

Jose Luis Otamendik “Kapital Publikoa” kaleratu du

Jose Luis Otamendiren Kapital Publikoa poema liburu berria gaur berton aurkeztu da, Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

“Denona den hori da kapital publikoa” diosku Otamendik, “inork beretzat bakarrik hartzerik ez daukana: gabiltzan kalea, arnasten dugun airea, mintzo garen hizkuntza, pertsonak, oroitzapenak, egunkaria, sentimenduak”. Gogoeta sozial eta politikoetatik abiatu eta eguneroko bizimodu intimorainoko bidaia bat erakusten du poetak. “Galtzerik nahiko ez nituzkeenak, salatzeko modukoak iruditzen zaizkidanak, babestu beharreko jotzen ditudan gauzak dira poema hauen muina. Kapital publikoa zaindu beharreko mundu egingarrien aukera da”.

Euskal poesigintzako ahots nagusietako bat da Jose Luis Otamendi. Bere zortzigarren poema liburu hau hiru ataletan banatuta dator: Bake hotza, Jendea oinez eta Gosaria eta legea.

Jose Luis Otamendik errezitaldiak ere egingo ditu. Lehendabizikoa azaroaren 30ean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Eta ondoren, abenduaren 8an, Durangoko Ahotsenean; urtarrilaren 15ean, Larrabetzun; eta urtarrilaren 22an, Oreretan, Mikelazulon.

Bere poemak irakurri nahi badituzue, hementxe duzue liburua osorik online.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button