IKUS-ENTZUN

Errealitate digitalak

Aste honetan, martxoaren 31tik apirilaren 2ra, 2deok, euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiak, Immaterial topaketa hartuko du. Aurten bigarren edizioa izango da eta aurrekoan bezalaxe, errealitate digitalak aztertuko dituzte hainbat adituk: Ekaitz Cancela, Gorka Julio, Ontologías Feministas eta David Quiles, besteak beste.

Immaterial topaketaren eskutik, publikoak “errealitate birtualeko betaurrekoak probatu ahal izango ditu Tabakalera birtualean sartzeko eta Immaterial unibertsoan sortutako proiektu berritzaileak ezagutu ahal izango ditu”.

Ostegun honetan bertan, Jule Goikoetxea filosofo eta idazlea eta Ekaitz Cancela kazetaria izango dira topaketari hasiera emango dioten gonbidatuak mundu digitala neomaterialismotik aztertuz.
Ostiralean, David Quiles kultur kudeatzaile eta The Wrong Biennale azoka entzutetsuaren sortzaileak, Pablo M. Garrido artista bisual eta ikertzaileak, Victoria Ascaso artista eta ikertzaileak, Amaia Vicente artistak eta Eva Balmisa ikertzaile eta kultur sortzaileak parte hartuko dute Eso que da cuerda al mundo. The wrong biennale embassy mahai-inguruan.

Birtualtasunean eta ikuspegi feminista duten hezkuntza-programetan espezializatutako kultura-ekoizpeneko Ondotologías Feministas taldeak, berriz, hitzaldi bat eta mahai-inguru bat eskainiko ditu.
Immaterial 2021 deialdiaren ondorioz sortutako proiektuek ere izango dute tokia topaketan. Horien sortzaileek mahai-inguru batean parte hartuko dute, gaiak eta lan-prozesuak aurkezteko.

Immaterial Medialabeko laborategian sortutako proiektua da. Digitalki bitartekaturiko errealitateei buruz hausnarketa egiteko eta esperimentaziorako gune bat da.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button