MUSIKA

“Gorka Gaztanbide & Txikizio Kuadrilla” diskoak argia ikusi du

Gorka Gaztanbide musikariak bere lehen proiektu pertsonala argitaratu du: Gorka Gaztanbide & Txikizio Kuadrilla. Lana Nafarroako Sartagudako estudioetan Javier de Mabelen gidaritza teknikoaren laguntzaz grabatu da eta hamar abesti dakartza.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak adierazi duen bezala, “disko intimoa da, eta popa beste musika estilo batzuen gainean nabarmentzen da, hala nola soula, hiri-musika, jazza eta flamenkoa. Amodiozko eta protestazko abestiak biltzen ditu. Maitasuna Ibon anaiaren oroimenezko kantuan (7. pista), aldarrikapena Julio Anguita andaluziar politikariaren omenezko abestian (06. pista). Amaia Lasa (01), Angel Erro (10) eta Gustavo Adolfo Becquerren (09) olerkiekin osatuak beste batzuk.
Gaztanbidek (ahotsa eta bateria lan honetan) osoki konposatu du diskoa baina lagun izan ditu grabaketan David Burgi gitarran, Kike Arza baxuan eta Ramon Garcia pianoan. Gainera honako hauen kolaborazioak ere izan ditu: Haizea Gaztanbide ahotsean, Alberto Arteta saxo tenorrean eta Raul Arizaleta (Columpio Asesino) gitarra. Lan berri honek Gorkak maite dituen musika guztien oihartzunak biltzen ditu, maisuki orekatuta, kantu hunkigarri eta intimoetan eta, aldi berean, bizi eta boteretsuetan.”

Diskoa Spotify, Youtube edo Apple Music plataformetan ere entzun daiteke. Gainera, bere lehen bideoklipa ere badu, Sartagudako estudioan izandako grabaketaren isla, hain zuzen ere.

Orain kaleratu du bere lehen diskoa, baina Gaztanbide ibilbide luzeko musikaria da. Desoreka taldean hasi zen eta Broken Brothers Brass Band taldean ere ibilia da. Eta bere ekarpenak egin zituen The Cheese & Road Ensemble, The New Soul Gang eta Db Trioren lanetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button