MUSIKA

Kontzertuak nonahi asteburu honetan

Asteburuarekin batera makina bat kontzertuz gozatzeko parada izaten da. Horietatik guztietatik batzuk aukeratu ditugu astebururako proposamen gisara.

Hasteko, gau Donostiako Le Bukowsky tabernan disko jartzaileen saio beroa izango da. Bertan izango dira Karma Sound (Galizia) eta Revolutionary Big Brother (Donostia). Bihar, berriz, Guardetxean honako kontzertuak izango dira: Kaos (Galizia) eta Soadores Natos (Irua, Nafarroa). Bi emanaldietan soinu tropikal beroak nagusituko dira, tartean, reggae, dub, ska, dancehall eta antzekoak. Hip hop erritmoek ere euren tokitxoa izango dute.

Bihar, halaber, Iruneko Kabigorri tabernan Mysteri Train talde arituko da. Taldeak Elvis Presley rock and roll musikaria omenduko du. Gipuzkoatik irten barik, Oñatin bertan eta jai giroan, Bizardunak eta

Miren, Agur eta Gorka izango dira txosnetan. Kontzertuak txosnetan izango dira.

Gasteizen, aldiz, Gora Tabernan egitarau interesgarria atondu dute astebururako. Hala, gaur eta bihar disko jartzaileen saioak izango dira. Gaur Pintxo Jam Session Canalla izeneko saioa egingo dute. Edonork du disko jartzailearena egiteko aukera. Ekipoa jarrita egongo da eta nornahik jar ditzake diskoak. Bihar, berriz, We Love Music izeneko DJak indie rocka eta elektronika estiloetako kantuak ipiniko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button