IKUS-ENTZUN

Bidasoko XXII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

Bidasoko XXII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa-FICAB azaroaren 19ra arte garatuko da, eta guztira 29 film pantailaratuko dituzte. Ekimenaren helburua arkeologia gizarteari ezagutaraztea eta hurbiltzea da Arkeologiari eta Ondare Arkeologikoari buruzko dokumentalen bidez. Bere laugarren ediziotik aurrera, 2004an, jaialdia lehiaketa bihurtu zen eta hortik aurrera hiru sari banatzen ditu: Jaialdiko Sari Nagusia, Publikoaren Sari Berezia eta zientzi dibulgazioaren Arkeolan Saria. 2006. urtean Fedarcinen sartu zen, Arkeologia eta Ondasun Zinemaldien federazio europarrean, eta nazioarte mailako epaimahaia du orduz geroztik.

Aurtengo edizioan 49 film jaso dira mundu osotik (Jordania, Brasil, Mexiko, Frantzia, Espainia, Erresuma Batua, Italia, …) eta laburren bat bada ere, ia ia guztiak film luzeak jaso dira. Aukeratutako filmak hiru saioetan emango dira Amaia KZ-ko ohiko egoitzetan: lehen saioa Hezkuntza sekzioari dagokio, eta geroago beste bi saio egongo dira, Sekzio Ofizialari dagozkionak. Aurten ere, Donostiako Aquariumean eta Tabakaleran antolatu dira saio batzuk.

Aurten, seguruenik, “sorioneku” izango dira jaialdian.

Programa osoa: XXII. FICAB 2022

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button