BERTSOTAN

Xilaba Bertsulari Txapelketaren finala

Xilaba helmugara iritsiko da bihar. Final handian Amets Arzallus, Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena eta Patxi Hiriart bertsolariak arituko dira. Aurten, Andoni Iturriozek jantziko dio txapela txapeldun berriari. Saioa 17:00etan hasiko da.

Irailaren 18an Makean hasi eta azaroaren 13an Donibane Lohizunen amaituko den Xilaban 24 bertsolarik parte hartu dute, eta horietarik 6 sailkatu dira. Txapelketak Makea, Muskildi, Hiriburu, Gabadi, Maule, Bardoze eta Izpura herriak bisitatu ditu.

Saioa izango den Kanpos Berri Jai Alain, larunbatean, leihatila 15:30ean irekiko da sarrerak hartu ahal izateko. Ezin baduzue joan ETB4 kateak osorik eskainiko du finala zuzenean. Ilaski Serrano aurkezleak gidatuko du saioa eta Nahia Sasco bertsolaria ariko da iritzi emaile.

Covid-19 dela eta, indarrean diren arauak beteko dira, baina aretoaren barnean, ez da maskarik behar izango.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button