
Gaur, azaroaren 22an,19:00etan, Bilboko Kuna espazioan aurkeztuko da Erbestez Erbeste bertso-saio literarioa. Uxue Alberdi eta Miren Amuriza izango dira oholtzan eta Goizalde Landabaso arituko da gai-emaile lanetan.
Euskal Idazleen Elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker, kultur ondarea gaurkora ekartzeko antolatutako kanpaina da. Garai bateko emakumeek idatzitako kronika sorta bat hautatu eta ezagutaraztea da helburua; garai zailenetan ere, euskaraz idazteko grina bazela ikus dezagun.
Erbestez Erbeste liburuxkan agertzen diren testuen egileetariko batzuk ezagunak izan daitezke, baina beste asko ezezagunak: Mikaela Zarrana, Karmele Errazti, Purificación Gorostiza Garai Garbiñe, Errose Bustintza Mañari, Agurtzane goitizenaz sinatu ohi zuen emakumezko bat, Miren Gabilondo, Miren Joaristi Mirentxu, Julene Azpeitia Arritokieta, eta abar.