ARTEA

Erabiltzen ez diren espazioak, Bilboko SC Gallery-n

 

Bilboko SC Gallery-k Espacios en desuso (Erabiltzen ez diren espazioak) nazioarteko pintura-erakusketa kolektiboa ondu du maiatzaren 20ra arte.

Erakusketak Deih (España), Franco Fasoli JAZ (Argentina), Michael Grudziecki (Polonia, Alemania) eta Smithe (Mexiko) lanak biltzen ditu; Sergio Garcia Bayon komisarioaren zuzendaritzapean abiatu da erakusketa.

Lau artistek espazioen eta gune horien erabileren inguruko interpretazio piktorikoak aurkeztu dituzte, espazioei ezarritako testuinguru eta esanahiak gainditzeko asmoz.

Hala, Dehi artista espainiarrak izarrarteko espazioari buruzko lanak erakutsi ditu. Franco Fasoli JAZek, berriz, espazio ludikoak jorratu ditu, indarkeriazko herri-erritualekin lotuz; esaterako, futbol zelaietako harmailak.

Michael Grudziecki, bestalde, gune urbanistiko eta arkitektonikoak aztertu ditu, beren funtzionaltasunetik abiatuta, gizartearen isla erer badirela nabarmenduz.

Azkenik, Smithek espazio anatomikoekiko interesa azaldu du bere lanetan. Kezka hori, gainera, existentziarekin, eta sistemak ezarritako pentsamendu eta tiraniarekin jarri ditu harremanetan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button