MUSIKA

Half Japanese kultuzko taldeak Bilbon joko du

AEBetako Half Japanese taldeak Bilboko Kafe Antzokian joko du asteazkenean, 21:30etik aurrera. Jad eta David Fair anaiek eratu zuten taldea 1975ean, eta Pixies, Pavement, Nirvana edo Sonic Youth taldeentzat eragin nabarmena izan da.

Kutsu arty-a duen punk talde gisa sortu zen Half Japanese. 1980an, estreinako lana argitaratu zuten, Half Gentlemen/Not Beasts. Harrezkeroztik, estudioko beste hamalau lan plazaratu dituzte, azkena iaz, Perfect. Asteazkenean,  baina, Hear The Lions Roar izenburuko lana berri aurkeztuko du talde estatubatuarrak, estudioko hamaseigarrena.

Taldeak hasieratik baztertu zituen ohiko akorde, erritmo eta melodiak, proposamen propio eta bitxia sortzeko asmoz. Haien lehenengo lana ere ez zen batere konbentzionala izan: Half Gentlemen/Not Beasts etxean grabatutako doinuekin ondutako lan hirukoitza da, The Temptations, Buddy Holly eta Bob Dylan musikarien moldaketa martzianoak gordetzen dituena. Efektu, zarata, pasarte elektroniko eta bestelako elementuekin jositako lana da.

Garai hartako eragin garrantzitsuenak The Velvet Underground-enminimalismoa eta Jonathan Richman musikariaren xalotasuna izan ziren, Iggy Pop iguanaren itzala ahaztu gabe. Lehenengo lan horietan 1990eko hamarkadan lo-fi deituko zen soinuaren hazia biltzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button