BERTSOTAN

Entzule ugari Bardoak 2012ko lehen asteburuko saioetan

Elurra, izotza eta tenperatura baxuak ere Bardoak lehiketako saioetan protagonista izan ziren, baina ez oztopo. Osotara, Nafarroako taldekako txapelketako lau saio egin ziren joan den asteburuan eta horietan guztietan nabarmentzekoa da egon den giro bikaina eta eman duten maila ona.

Hiru izan ziren ostiralean egin ziren taldekako txapelketako saioak. Donezteben Casino elkartean afaria egin ondoren bertso saioa jokatu zuten Malerrekako Jituk eta Barañaingo Beteranoak taldeek. Barañaingo taldean nabarmentzekoa da Ander Baianoren debuta eta txapelketako bertsolari gaztearen lana, 15 urteko Mikel Lasarterena.
Ordu berean bertso afaria izan zuten Lesakan, herriko Altzuri, Edurnezuri eta amaordeak eta Iruñeko Xirristi-Mirristi taldeek. 40 entzule inguruk segitu zuten saioa eta azkenean etxekoentzat izan zen saria.
Eta ostiraleko hirugarren saioa Iruritan izan zen, herriko Gizarte etxean. Bertan Baztango Bar-ideak eta Berako beratarrak aritu ziren, 50 entzuleren aurrean. Azkenean, etxekoek eraman zuten saioa eta haien lehen puntua.

Larunbatean jokatu zen Nafarroako taldekako txapelketako asteburu honetako azken saioa. Bertsotan, Baztango Lepanatatuek taldea eta Larraungo Hautsi ta barratu. Epaileek zein entzuleek hala erabakita, baztandarrek irabazi zuten saioa.

Asteburu honetan segituko du txapelketak eta zazpi saio jokatuko dira Bera, Barañain, Txantrea, Intza, Aniz, Leitza eta Iruñean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button