
Eneritz Furyak (Eneritz Dueso) irundarrak Kasernarat taldean igaro ditu bere ibilbide musikaleko une azpimarragarrienak. 2016 urteko hasieran, behin Kasernarat amaituta, bakarkako bidea hastea erabaki zuen.
Hala, datorren astean, hilak 7, bakarkako bide horren lehenengo urratsa emango du: bere kabuz grabatutako estreinako CD autoeditatua aurkeztuko du, “sarean nahiz CD formatuan folk eta rock doinuko hamar kantuk osatuko duten diskoa”.
Horrekin batera, Furyak disko horretako Attrezzo kantuaren klipa zabaldu du. Laster, gainera, diskoa ere aurkeztuko du zuzenean.