MUSIKA

Eñaut Elorrieta eta Kukai Dantza protagonista, Getxon

Getxoko Muxikebarri zentroan, Eñaut Elorrieta eta Kukai Dantza taldea arituko dira asteburu honetan. Ostiralean, urtarrilak 17, Elorrietak Irteera argiak bere azken diskoaren kantak haizatuko ditu 20:00etatik aurrera, eta igandean, hilak 19, Kukai Dantza taldeak Oskara ikuskizuna eskainiko du, 19:00etan. Talde horretako zuzendari eta dantzariak, Jon Mayak, master class bat emango du larunbatean.

Ken Zazpi taldearekin emandako urteak eta lanaren eboluziotik, Deserriko Kantak  (2013) diskoaren eta Harian (2018) iazko zuzeneko proiektuaren ondoren etorri da bere bakarkako bigarren diskoa, “orain arte egin dudan diskorik pertsonalena” esan zuen lanaren aurkezpeneko  prentsa agerraldian. Bederatzi kantuz osatzen den diskoan, Deserriko Kantak diskoko gai eta kontzeptu  politikoetatik aldentzen dela ere esan zuen, eta gai sakonagoak jorratzeko. Elorrietak berak konposaturiko letrez ez ezik, zenbait idazleren testuei musika jarriz ere sortu ditu kantak, Uxue Alberdi, Joseba Sarrionaindia eta Jose Luis Otamendi, besteak beste. Kantuetan gainera, asmo argi bat izan zuen, diskoaren izenburuari erreferentzia eginez: “sentitzen ditudan gai eta kontzeptu horietatik guztietatik, ihes egin gabe, sentipen horiek  gainditzeko ahaleginaren intentzionalitatetik proposatzen ditut kantuak, dramatik baino gehiago”.
Getxon, Elorrieta (ahotsa eta gitarra) honako musikari hauekin arituko da: Maite Larburu (biolina, biola eta koruak), Fernando Neira (kontrabaxua eta baxua), Ruben Caballero (gitarra elektrikoa, teklatuak eta koruak) eta Ander Zulaika (bateria, perkusioa eta koruak).

Eta diogun bezala, Kukai Dantzak Oskara ikuskizuna eskainiko du igandean. Lan horrekin konpainia gipuzkoarrak hainbat sari eskuratu ditu, esaterako Dantza Sari Nazionala eta dantza ikuskizun onenari emandako Max Saria. Pieza horretan, euskal kulturaren paisaia eta hainbat mito uztartu dituzte.

Muxikebarriko programazioa urtarriletik apirilera eskura dago lotura honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button