ESZENA

“Emoticores”, dantza ikuskizun koloretsua familiartean gozatzeko

Las Tricotouses Galiziako konpainiak, ikus-entzunezko proiekzioekin nahastutako Emoticores ikuskizun koloretsua eskainiko du datorren igandez, Leioako Kulturren. 2012an Cristina Monterok eta Rut Balbís-ek sortutako konpainiaren eskutik, ikuskizunaren honen estreinaldia izango da.

Sei urtetik gorako publikoarentzat, koloreen eta mugimenduen bidez emozioek forma hartzen duten ikuskizuna da,  emozioak antzematen lagundu nahi duena. “ Umeei eta gaztetxoenei, beren buruak ezagutu ahal izateko, afektibitatea eta emozioak kanporatzen laguntzen dieten ikuskizuna da. Koloreak, formak, mugimenduak… inkontzientearen hizkuntza dira; izan ere, inkontziente horretan bizi da gure emozioen arloa eta, sarritan, hitzak ez dira heltzen bertara”, konpainiaren esanetan.

Hitzordua, igandean,  urriak 7an, Leioako Kulturreko Auditoriumean., 18.00etan.

http://www.kulturleioa.com/agenda/emoticores/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu