
Hondarribiko Udalak Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketa abiatu du, idazle gazteak sustatzeko asmoz. Hala, lehiaketan bi atal izango dira: batetik, Bordari ipuin saria eta bestetik, Satarka poesia saria.
Sari atal bakoitzean, gainera, bi kategoria izango dira: 18 urtetik gorakoak eta 18 urtetik beherakoak.
Lanak euskaraz beharko dute izan, originalak, argitaratu gabeak eta urriaren 30ean amaituko da lanak entregatzeko epea.
Bordari sariaren harira, ipuinek gutxienez hiru folioak izango dute, eta gehienez 10, nagusien kasuan. Gazteen kasuan, berriz, gutxienez bi eta gehienez hiru.
Satarka sariari dagokionez, nagusien olerkiek gutxienez 50 lerro izango dituzte eta gehienez 150. Gazteen poemek, ostera, gutxienez 40 eta gehienez 120.
Sariak berdinak izango dira bi sari-ataletan. Hala, nagusien sariak hauexek izango dira: Lehen saria 800 euro, bigarrena 400 eta Hondarribiko onena 400.
Gazteen sariak aldiz, ondokoak izango dira: Lehen saria 400 euro, bigarrena 250 eta Hondarribiko onena 250.
Informazio gehiago: hondarribia.org.