ARTEA

Emilio Frias marrazkigilearen lanak Xanon galerian

Duela zortzi edota bederatzi urte ekin zion artista honek marrazketari. Hasieran, karikaturak kopiatzen zituen baina gero bestelako hedabideetan agertzen ziren aurpegiak lantzen hasi zen.

Retratos de familia izan zen bere lehenengo erakusketa eta horretan ere begitarteak izan ziren protagonistak. Oraingo honetan, pelikuletako edota famosoak diren pertsonen irudiak ekarri ditu hormetara.

Bide horretatik segitu du eta orain Mitomanía 2 izenburupean zabaldu du erakusketa hau. Lapitza erabiltzen du adierazkortasun itzela lortzeko. Oso marrazketa pertsonala da, eta agian mimetismoaren alde ez du egiten artistak, hala ere, irudiak originaltasun eta energia handikoak dira.

Xanon galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button