BESTELAKOAK

Estibalitz Jalón ilustratzailearekin berbetan

Euskal Irudigileak Elkartean eztabaidak, hitzaldiak eta horiek bezalako ekimenak antolatzen dituzte irudia edota ilustrazioaren inguruan. Horretarako mundu horretan aritzen den artista batekin elkartzen dira. Aste honetan, urriaren 4an, Estibalitz Jalón artistarekin bilduko dira Gasteizko Zuloa liburu-dendan, 18:30ean.

Estibalitz Jalon proiekzio handiko irudigilea da. 2009an euskarazko album onenaren III Beka Etxepare irabazi zuen eta hurrengo urtean, 100 de Hoy izeneko erakusketan parte hartzeko ere hautatua izan zen. Aurten ere saridun suertatu da, izan ere, Juul saria irabazi du.

Liburu piloa ilustratu ditu, hala nola, Xirripin fantasmatxoa, Las historias de la abuela Catalina (Katalina kontalari), Armairu barruan ipuinak irakurtzen zituen neska, La fiesta de las luciérnagas edo Erikaren ttilikak.

Egun horretan, Estibalitz Jalón bere ibilbideaz mintzatuko da eta bere lan handienetako batzuk azalduko ditu, era berean, argitaletxeen mundura hurbilpen bat egingo du.

Gogoratu, urriaren 4an, Estibalitz Jalón Gasteizko Zuloa liburu-dendan izango da, 18:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button