ARTEA

Margoaren izaera homogeneoari desafio

Gaur bertan, Bilbao Arte Fundazioan, Carlos García Peláez artistaren 65.612 gr izeneko erakusketa aurkeztuko dute Iñaki López de Aguileta Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Saileko zuzendariak, Juan Zapater BilbaoArte-ko zuzendariak eta Carlos Garcia Pelaez artistak berak.

BilbaoArtek bidalitako txostenean, Francisco Javier San Martín irakasle eskarmentudunaren hitz hauek irakurri ahal izan ditugu García Peláez margolariaren lanari buruz: “Carlos García Peláez margolaria da, baina azkenaldian koadroak egiteari utzi dio. Horren ordez, kolore akrilikoak zabaltzen ditu ondoz ondoko geruzetan; ez ditu ordea laukizuzen piktorikoaren esparru historiko eta zilegitasunemailera mugatzen, baizik eta modu askean kokatzen ditu espazioan, hezurduraren sostengua galdu duen azala balira bezala. Horrela, gorputz makalago bat eratzen du, baina zalantzarik gabe, askeagoa”.

BilbaoArteko erakusketa honetan aurkeztu duen objektu piktorikoen sorta honetan, erraz ikusten da nola kolore purua aldendu egin den mihisetik, euskarri gisa, eta markotik ere bai, muga gisa. Horrela, bere burua sostengatzen du, berak bakarrik.

“Berak antolatzen dituen objektu horiek margoetan duten pisuarekin definitzen ditu artistak, eta gero hurbileko objektu batekiko erreferentzia gisa aipatzen ditu (parentesi artean) —salbamenduko jaka, zabor-poltsa, patatak, smile txapa, paraxuta—, eta objektu horietan, errepresentaziorako mekanismoa desbideratu egin da bere fikziozko edukitik eta erreferentziazko distantziatik, modeloarekiko kontaktu fisikoan zentratzeko, modeloa eta irudiaren artean batere distantziarik utzi gabe.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button