LITERATURA

Jabier Muguruzaren “Hilen logika ezkutua”

Atzo,urriak 29, Donostiako Garoa Kultur Lab-ean, Jabier Muguruzaren Hilen logika ezkutua (Erein) liburua aurkeztu zuten. Lanak 16 ipuin biltzen ditu. Jabier Muguruzak Laura kanpoan da liburua argitaratu zuen duela 15 urte. Bitarte horretan, 12 disko argitaratu ditu, eta publiko eta kritikaren goraipamenak jaso ditu.

“Daniel Innerarity filosofoak esaten du Jabier Muguruza dela gure Leonard Cohen partikularra, euskaldunok gure artean daukaguna. Kanadarrak Popular problems diskoa kaleratu berri du, eta arazo itxuraz arrunt horiek, eguneroko egoera itxuraz xume horiek, izan dira beste behin ere Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak: Barne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, giza kondizioa, harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, bikote-harremanak, barneko indar ezezagunak, kulturaren egoera, bakardadea, duintasuna, zahartzaroa… horiek guztiak, umorez zipriztindurik, geure eguneroko bizimoduan txertaturik azaltzen dira Hilen logika ezkutua liburu eder honetan”.

Jabier Muguruza (Irun, 1960) musikari hasi zen lehenengo, baina egun idazle ere ari da. Idazteari dagokionez, haur literaturazko lanak argitaratu zituen hasieran. Helduen literaturan Bizitza pusketak (1996), eta Laura kanpoan da (1999) burutu zituen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button