BERTSOTAN

Txapelketetako saioetako azken emaitzak

Joan den asteburuan, Arabako Bertsolari Txapelketaren azken finalerdia izan zen Dulantzin, eta bertan Iñaki Viñaspreren garaipenarekin finala lotuta geratu da.  

Irabazle eta finalera zuzenean sailkatuko dena Iñaki Viñaspre 328 punturekin izan zen, geroago, 321, 5 punturekin Ruben Sanchez, Oihane Perea 309,5rekin, Jagoba Apaolaza 307,5 punturekin, 299,5rekin Izar Mendiguren eta 297, 5rekin Irati Anda.

Honenbestez amaitu dira aurtengo finalerdiak eta beraz martxoaren 16an Gasteizko Printzipal Antzokian arituko den seikotea honako izango da: Asier Otamendi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez, Oihane Perea eta Jagoba Apaolaza.

Bestalde, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen bi finalaurrekoak jokatu dira asteburuan, larunbatean Atarrabian eta igandean Etxarri Aranatzen.
Julio Sotok eta Xabier Silveira irabazi dituzte lehen bi finalaurreko horiek eta lehen bi txartelak eskuratu dituzte. Gainerakoek Elizondoko azken finalaurrekoan gertatzen denaren zain egon beharko dute.

Hurrengo larunbatean, hilaren 9an, arratsaldeko 17:30ean honako bertsolariak igoko dira Lur aretoko oholtzara: Julen Zelaieta, Migel Mari Elosegi Luze, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Saioa Alkaiza eta Xabi Maia.
Saio horretan erabakiko da finalean arituko den zortzikotea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button