MUSIKA

Emakumezko musikari gazteen lana nabarmentzeko xedez

Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Donostia Kulturak Gure ahotsak izeneko emanaldia antolatu du hirugarren urtez, emakumezko musikari gazteen lana nabarmentzeko asmoz. Hala, martxoaren 7an, igandean, eta Victoria Eugenia Antzokian Idoia, La Basu eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak arituko dira 19.00etan hasiko den emanaldian.

Idoia inguruko herrietan kontzertuak ematen hasi zen bakarlari bezala. Hasieran, euskal abestien zein kanpoko pop-rock eta soul estiloko abestien bertsioak egiten zituen bakarrik, baina orain kantuak ere konposatzen ditu eta hainbat kasutan poesia egiten duen Maria Oses-en lanak ere uztartzen ditu.

Elena Caballero bilbotarra dago La Basu goitizenaren atzean, eta Euskal Herriko emakumezko rap musikaren ikur nagusia da. Musikaren amorante sutsua da La Basu, rap, soul, dancehall, raggae, R&B, rock, punka eta flamenkoa ditu gustuko.

Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak Aitzstar izeneko azkena lanarekin sari mordoa jaso zuen joan den urtean. Ricky Falknerrek ekoitzi zuen Casamurada estudioetan, Jordi Moraren gidaritzapean. Euren hirugarren diskoak “basamortuko rock idorrerako lurralde eta bide berriak irekitzen ditu, eta stoner paisaien eta 70eko hamarkadako intentsitateen artean mugitzen da. Horrekin batera, XXI. mendeko gizartean beharrezkoak diren erritmo kutsakor astunak eta behar-beharrezko garrasiak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button