MUSIKA

Iruñeako Orfeoiaeren Eskolania Miramongo Matinéean

Larunbata honetan, martxoak 27an, Orkestraren egoitzan abesbatza-kontzertu bat hartuko du berean Miramongo Matinéen baitan. Ganbera musikaz gain, abesbatzarako musika ziklo honen ardatzetako bat da. Aurreko edizioetan Bilboko Koral Elkartea, Capilla Peñaflorida, Kea Ahots Taldea, Iruñeako Ganbera Korala, Vocalia Taldea edo Orfeoi Txiki izan dira Miramonen.

Iruñeko Orfeoiko Eskolania hamaika eta hamasei urte bitarteko hirurogei ikaslek osatzen dute eta Juan Gainza da zuzendaria. Eskolania berezko nortasuna duen abesbatza bilakatu da, ez bakarrik Iruñeko Orfeoiko abeslari-harrobi moduan, baizik eta errepertorio sinfoniko-koral batekin egunetik egunera zailtasun handiagoko proiektutan sartuz. Eskolaniaren azken proiektuen artean aipatzekoak dira The Snowman filmaren soinu bandari ahotsa jarri izana, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin.

Aurretik aritua da Eskolania Orkestraren Abonu-Denboraldian, Oleg Caetaniren zuzendaritzapean, Mahlerren Hirugarren Sinfonia interpretatu zuelarik Bilboko Euskalduna Jauregian, Donostiako Kursaalean, Iruñeako Baluarten eta Gasteizko Principal Antzokian.
Matinée honetan Eskolaniak aurkeztuko duen egitaraua bi zatitan banatzen da. Hasierako atala musika erlijiosoak osatuko du, Bob Chilcott, Francisco Ibañez eta Xavier Sarasolaren obrekin. Bigarren atala, berriz, musika profanoari eskainiko zaio, Aita Donostia, Javier Busto, Iñigo Casali, Eduardo Serrano edo Jose Antonio Rinconen partiturak eta Leonard Cohenen lan baten moldaketa batekin.

EOS-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button